Gure herriko rock musika ezagutzeko aukera duzue orrialde honetan.

Berri Txarrak:

1994an Lekunberrin sortua (Nafarroa), BERRI TXARRAK taldeak sei disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain artean, etengabeko garapen musikala erakutsiaz. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada egun hirukoa den talde honek

http://www.youtube.com/watch?v=uczaTmxDNXw

http://www.youtube.com/watch?v=Nb5eX_EZ8Fk&feature=related

http://www.youtube.com/watch?v=1KNa9rkaX6g&feature=fvwrel

Sarkor:

Sarkor 2003. urtean sortutako euskal musika taldea da. 2004ko udan beren lehen kontzertua eman zuten.

2006an beren lehen diskoa argitaratu zuten Oingoan bai! izenekoa eta MusikHerria diskoetxearen zigilupean. 2008an bere bigarren diskoa kaleratu zuten Su emoten izenekoa eta eurek ekoiztua.

Hesian:

2006ko udaberrian hasi genuen ibilbide hau Etxarriko lokalean Etxebe (bateria), Xabi Seko (baxua) eta Franek (gitarra eta ahotsa). Beste talde batzuetan egotearen esperientzia eduki arren, edozein talde hasiberri bezala, bertsioak egiten hasi ginen: Rancid, Blink 192, No use for a name, Bouncing souls… ondo funtzionatzen genuela ikusita proiektu serioago batean pentsatzen hasi ginen, honi kutsu bereziren bat ematearen asmoarekin. Neska ahotsa erabili eta hura mutil ahotsarekin nahastea pentsatu genuen (berria ez, baina ezta ere ohikoena, momentu hartan behintzat), hauek eskaintzen zuten melodia jokoak punk-rock oinarrien gainean ezarriz. Amets sartu zen taldean. Hortik aste batzuetara, soinuari indar gehiago emateko helburuz, bigarren gitarra bat hartu genuen: Erik. Hesian taldearen lehenengo formazioa osatua zegoen. Uda horretan gure lehenengo abestia konposatu eta grabatu genuen (“Maite dugu”, “Musikaz Sakana indartuz” bildumarako) eta gure lehenengo kontzertua eskaini Etxarriko gaztetxean.

Urte amaieran “Euskal Herriak Autodeterminazioa” abestia grabatu genuen, izen bera zeraman kanpainarako. Horren harira, haize sekzioa gehitu zen taldera: Eneko tronpetarekin, Igotxo saxoarekin eta Buton tronboiarekin. Denborarekin, euren papera handituz joan da, egituraren atal garrantzitsuenetariko bat bihurtu arte.

2007ko Ekainean gure lehen diska grabatu genuen Iruñeako K estudioan: “Maite dugu”. Lehen diska hau gure kabuz ekoiztu eta banatu genuen EHko txoko ezberdinetatik.

 

Des-Kontrol

Des-kontrol1996. urtean Arrasaten jaio zen. Oier (baxua), Iker (bateria), Aritz (ahotsa) eta Markel (gitarra) musika talde bat sortzeko elkartu ziren. 5 edo 6 hilabete geroago Osoron sartu zen, honek ere gitarra jotzen zuen. Taldea azkenik boskote bezala gelditu zen.

1970eko hamarkadako punka,80-90koOi!zein Streetpunkak izan zuen beraiengan eraginik nabariena. Gainera, Arrasaten musika estilo honetan mugimendu handia egon zen 80ko eta 90eko hamarkadetan, RIP,Puñetazo edo Zakarrak lehenik eta Iskanbila gero. Gaztetik musika talde hauek entzun izan zuten.

Kaotiko:

Agurainen 1990eko hamarkadaren amaiera sortu zen taldea, kideetako hiru (Aguayo, Fonta eta Aguayiko) Kaos Etiliko taldean aritu zirelarik. 2001eko irailean argitaratu zuten lehen diskoa, Mundo kaotiko izenekoa. Hurrengo lanak Raska y Pierde izena du, 2003 apirileankaleratutakoa. Estudioan grabatutako bi disko hauek merkaturatu ondoren, Gasteizko Azkena aretoan 2004eko apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten, 2005eko martxoaren 14anDVDbatean argitaratuz.

Laugarren lanak Destino escrito izena du, Universal zigilupean 2006an argitaratu zutena. Azkenik, 2008ko otsailaren 21ean argitaratu zuten beraien bosgarren eta orain arteko azken lana, Adrenalina izenekoa. Azken honetan euskerazko kantu bat ere badute, Paradisu taberna izenekoa.